XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

l) HABEren izaera eta zereginak.

2) HABEren Eraentza-Sailak.

3) Erakundearen Ekonomia-Jaurpidea.

4) Euskaltegiak.

HABESEA legea aprobatu zenetik, arautu eta mugatu egin du helduen euskalduntze eta alfabetatze mundua.

AEKn eta beste erakundeetan eragin zuzena eduki duen puntua euskaltegiei dagokiena da.

HABESEA legeak euskaltegien sailkapena egin zuen.

Euskaltegiak publiko edo pribatuak izan daitezke.

Jaurlaritzak dekretuz sortarazi eta HABEri eratxikitakoak eta Foru Diputazioek, Udalek edo horien menpeko erakundeek sortarazitakoak dira euskaltegi publikoak.

Besteak, Jaurlaritzak, Diputazioek edo Udalek sortu ez dituztenak, pribatuak dira.

Euskaltegi pribatuak bi motatakoak izan daitezke, hots:

-Homologatuak: HABEk ezartzen dituen baldintza guztiak betetzen dituzte eta irakaskuntza-ahalmen osoa izaten dute.

-Libreak: ez dituzte baldintza horiek betetzen eta, beraz, ez dute irakaskuntza-ahalmen osoa.

Subentzioak kategorien arabera banatuko dira.

HABESEA legearen garapenean euskaltegi bakoitzak, kategoria batetan edo bestean kokatzeko, bete beharreko baldintzak zehazten dira.

Funtsezko arazoa sortzen da puntu honetan irakasleek bete beharreko baldintzei dagokienean batipat, bai publiko eta edo pribatu homologatuetan irakasleek erdi mailako titulazioa eta EGA eduki behar bait dute.

AEKk ez du begi onez ikusi erdi mailako titulazioarena eskatzea, irakaskuntzaren kalitatea ziurtatzen ez bait du neurri honek, beronen ordez irakasle eskolaren beharra azpimarratuz eten gabe.

Irakasleek bete beharreko baldintzaren arazoari hizkuntz politikarekiko AEKren aldetik beste oinarrizko desadostasun bat gehitu behar zaio, euskaltegien maparena, alegia.